Azpimenu
Lantikek
ondo baino hobeto daki enpresaren "kapital" nagusia pertsonak direna. Horrenbestez,
giza baliabideen kudeaketa gure sozietate honen funtsezko giltzarri bilakatu
da.
Gure bezeroek antolaketa, jardunbide eta garapen arloetan dituzten beharrizanak asetzeko irtenbideak emate aldera, Lantikek nahitaez gauzatu behar ditu antolaketa alorreko planteamendu berriak, eta horrezaz gainera, barneko harremanak argitu eta antolakundean pertsona berriak ere sartu.
Sozietatearen
profesional guztiak hartzen dituen prestakuntza-plana taxutu dugu. Prestakuntza-plan
horren xede nagusiak ondoko hauek dira: ezagutza teknikoen gehikuntza bultzatzea,
trebetasunen garapena sustatzea eta etengabeko prestakuntza eta ikaskuntzari
dagokion kultura suspertzea. Plan hori Lantikeko profesional guzti-guztientzat
taxutu da. Planaren kudeaketari dagokionez, langile guztiak izango dira lankide,
inkesten, elkarrizketen eta abarren bidez.
Lantiken iritzian, kudeaketaren alorrean zeharo funtsezkoa da aurrearretazko kultura sortzea, enpresa osatzen duten pertsona guzti-guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea bermatuko duena; horretarako, ondokoa du abiaburu: aurrearreta eta babesa denon lana da, sozietatea osatzen duten pertsona guzti-guztiei dagokiena.
Batzorde horrek jarduera asko egiten ditu, eta une honetan ahalegin handiak egiten ditu higiene, segurtasun, ingurumen eta gizartearekiko erantzukizuna bezalako gaietan kontzientziatzea eta partaidetza sustatzen; horretarako, plantillaren komunikazio-estrategiak eta informazioa eskuratzeko prozesuak berritzen dihardu.
Lantiken
aburuz, enpresako profesionalekiko konpromisoa erabat funtsezko balorea da,
eta hainbestez, azken urteotan areagotu egin dira enpresaren ordezkaritzarekin
izan diren harremanak, halako moldez non lan-batzorde egokiak eta eztabaidarako
eta adostasunerako guneak sortu baitira, lan arloko legeriak manuzko gisa
zorrozkiro ezartzen duena baino askozaz haratago.
Une honetan zenbait batzordek jarduten dute horiek guztiak jorratzen.
Batetik, laneko hobekuntzez erdietsi diren akordioak geroz eta gehiago izango dira, eta alderdi sozialeko ordezkariak giza baliabideak kudeatzeko sistema zuzenean ukitzen duten proiektuen kudeaketa eta zuzendaritza arloan partaide bilakatzeko aldez aurretiko joera, bestetik, geroz eta nabarmenagoa.